XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II IKASGAIA GURE BERTSOEN METRIKA

Euskerazko bertsoetan lenengo-lenengo ikusten deguna, bertsoen metroa da, metrika; bertsoen rima , puntua , eta ritmoa, ibil-neurria.

Olerkiaren axaleko gauza, bañan bertsoaren izaera jatorrean garrantzi aundia duana.

Eta euskal-metrikari buruz, lenengo-lenengo gogora etortzen zaizkigun metro-ereduak bertso-ereduak - bi dira batez ere: zortziko aundia esan oi dana, eta zortziko txikia: Ume eder bat adibidez zortziko aundia eta Gernika??ko arbola zortziko txikia.

Zortziko aundiari, ordea, zaarrak puntu luzia esaten bait zioten, eta zortziko txikiari puntu motxa; guk ere ola esango degu: Puntu luzea eta Puntu motxa.

Aztertu ditzagun biok pixkatxo bat.

Erderazko Metrikaren arauz, puntu luzeak amar silaba ditu; eta puntu motxak, zazpi.

Obeto: luzeak amar silaba lenengo errenkadan, eta zortzi bigarrenean etab.; eta motxak, zazpi lenengoan, eta sei bigarrenean etab..

Adibidez: puntu luzea: . puntu motxa: .

Metrika klasikoak ordea Grekoen eta Latinoen Metrikak bertsoa ez du neurtzen silabaz; oñez neurtzen du.

Metrika klasikoarentzat, puntu luzeak lau oin ditu: lenengo errenkadan, lau oin, amar silabatan, eta bigarren errenkadan beste lau oin, zortzi silabatan.

Lau oin: tetrapodio bat.